Nafarroa eta EAE dira pobrezia arrisku txikiena duten lurraldeak, AROPEren arabera

AROPE, pobrezia egoera neurtzen duen Europako indizearen arabera, Nafarroak du tasa onena. EAE da, ordea, batez besteko errenta handiena izan duen erkidegoa

Argazkia: iStock Argazkia: iStock

Pobreziaren eta bazterkeriaren aurka diharduen Europako sareak 2022ko txosteneko datuak ezagutarazi ditu gaur. Hala, Nafarroa da beste behin ere, AROPE pobrezia egoera neurtzen duen Europako tasa onena duen erkidegoa, %14,5eko indizea lortu baitu. Euskal Autonomia Erkidegoa izango litzateke, berriz, batez besteko errenta handiena izan duen erkidegoa.  

Nafarroaren kasuan, bera da pobrezia arriskuaren indize onena lortu duena, %10,9koa, baina batez besteko errenta hoberena lortu duen bigarren erkidegoa da, Euskal Autonomia Erkidegoaren atzetik.

Euskal Autonomia Erkidegoa da, berriz, batez besteko errenta onena duen erkidegoa, Espainiako batez besteko errenta 2.687 euroan gaindituta, eta bigarren postua lortu du pobrezia arriskuaren tasa onenaren zerrendan, Nafarroaren atzetik.

Gabezia material eta sozialei lotuta, txostenak dio EAEn izan duela eragin txikiena, %3,7koa. Nafarroan, aldiz, gabezia horiek %2,2 egin zuten gora iaz.

Halaber, txostenak nabarmendu duenez, azken zazpi urteetan 2,5 puntu gutxitu da pobreziaren tasa, 50.000 pertsonaraino.

Gaurko nabarmenduak
irakurrienaK