• EKONOMIA
  • Europatik eskuratutako 621 milioi euro kudeatzen ditu Nafarroak

Europatik eskuratutako 621 milioi euro kudeatzen ditu Nafarroak

Orotara 1.393 milioi euro jaso arren, 722 milioi Espainiako Gobernuak administratzen ditu

Alicia Echeverría Nafarroako Gobernuko ordezkaria | Argazkia: Europa Press
Alicia Echeverría Nafarroako Gobernuko ordezkaria | Argazkia: Europa Press
2025eko maiatzaren 2a
Eg. 2025eko maiatzaren 2a

Nafarroak Europak esleitutako 1.393 milioi euro ditu egun: 621 milioi Nafarroako Gobernuak kudeatzen ditu, eta gainerako 722 milioiak, aldiz, Espainiako Gobernuak. Alicia Echeverría Nafarroako Gobernuko ordezkariak eman ditu datuak, eta azaldu du diru kopuru totala exekutatu behar dela, beranduenez, 2026ko ekainerako.

 

Europako dirua baliagarria izan da Nafarroako Suspertze, Transformazio eta Erresilientzia Plana garatzeko. Plan horren bitartez dirua jaso duten norbanako zein erakundeen kopurua 14.072ra igo da. Horietatik, erdia baino gehiago (%55,8) enpresa txiki zein ertainak izan dira, %18,1 fundazioak eta antzerako erakundeak, eta %17,6 enpresa handiak.

Bideratutako diruaren %31,3 azpiegitura jasangarriak egiteko erabili da, %24 industriaren “modernizaziorako”, %13,3 hiri- eta landa-agendarako, eta %11 zientzia zein osasunerako.