• EKONOMIA
  • 230 pisu turistikoren iragarkiak kentzeko eskatu du Nafarroako Gobernuak

230 pisu turistikoren iragarkiak kentzeko eskatu du Nafarroako Gobernuak

Pisuei derrigorrezko erregistro zenbakia ukatu zitzaien

Argazkia: iStock
Argazkia: iStock
2025eko irailaren 15a - 11:52

230 pisu turistiko ilegal identifikatu ditu Nafarroako Gobernuko Etxebizitza eta Hiri Agenda ministerioak. Pisu turistiko horiek iragartzen dituzten plataforma digitalei abisua pasa die ministerioak, lehenbailehen iragarkiak erretira ditzaten.

 

230 etxebizitza horiek derrigorrezko erregistro zenbakia eskatu zuten pisuak dira, baina ez dituzte legeak ezarritako baldintzak betetzen, eta, ondorioz, kendu egin behar dira iragarkiak. Elkarlanean ari dira ministerioa eta plataforma digitalak helburu izanik koderik gabeko etxebizitzak identifikatzea. Kode bat baliogabetzeak esan nahi du Erregistratzaileen Elkargoak eskaera jaso duela, baina eskaerak egungo araudiarekin bat ez datozen edota osatu gabeko datu asko zituela. Leihatila Digital Bakarren Erregistroa izeneko prozesuaren bitartez egiten ditu Gobernuak horrelako kontrolak.