• EKONOMIA
  • Nafarroako ekonomiak hazten jarraitzen du, polikiago bada ere

Nafarroako ekonomiak hazten jarraitzen du, polikiago bada ere

Urte artean foru erkidegoko BPGak %2,0 egin du gora

Argazkia: iStock
Argazkia: iStock
2026ko uztailaren 30a - 15:24

Poliki baina hazten. Halaxe ari da Nafarroako Barne Produktu Gordina (BPG). Nastatek berritu dituen datuek adierazi dute foru erkidegoak %0,4ko hazkundea izan duela urteko bigarren hiruhilekoan, lehenengo hiruhilekoarekin alderatuta. Urte artean, hau da, 2023ko hiruhileko berarekin alderatuta, BPGa %2,0 handitu da. 

 

José Luis Arasti Ekonomia eta Ogasun kontseilariak azaldu du hazkundea “moteldu” egin dela, lehen hiruhilekoan %0,5ekoa izan zelako. Hala ere, Arastik azpimarratu du gaur aditzera emandako datuek agerian uzten dutela “Nafarroako ekonomiak aurrera egiteko duen gaitasuna”, hazkunde “nabarmena” baitu, nazioarteko testuingurua konplexua izanagatik. Hain zuzen ere, Eurogunerekin alderatuz gero, ekonomiak martxa ona izan du, %2,0ko batez besteko hazkundearekin. 

Arastik zehaztu duenez, BPGaren hazkundea, batik bat, familien kontsumoari zor zaio, “dinamismo nabarmena” izaten jarraitu baitu. Kontrara, kanpo-merkataritza da gehien sufritzen ari dena, tentsio geopolitikoak, nazioarteko zibersegurtasuna eta AEBetako politika komertzial aldakorrak direla medio.

Gehitu EnpresaBIDEA Google-ren iturri hobetsi gisa doan  

Egon zaitez azken berriekin informatuta  

 
Aktibatu orain