Nafarroako Estatistika Erakundeak Nafarroako familien guztizko gastuaren behin-behineko datuak argitaratu ditu. Aurreko urteko aldi beraren aldean, Nafarroako familien guztizko gastua termino konstanteetan %3,8 murriztu da hirugarren hiruhilekoan. Gastu taldeak aztertu ostean, "aisia, kultura, ostalaritza eta beste batzuk" izan da igoera eduki duen talde bakarra, %2,9koa.
Bestalde, "garraioak eta komunikazioak" gastu taldea izan da murrizketa handiena izan duena, %10,4. Horren atzetik, "elikagaiak, jantziak, oinetakoak eta etxebizitza" gastu taldea %4,7 murriztu egin da eta "irakaskuntza eta osasuna" taldeak %2,9ko murrizketa izan du azken hiruhilekoan.
Nastatek argitaratutako txostenaren arabera, Nafarroako etxeetako batez besteko gastu-indizearen urtetik urterako aldakuntzak % 3,1eko jaitsiera izan du 2025eko hiruhileko berarekin alderatuta. Txosten berean guztizko gastu-indizeak urtetik urtera %0,4 igo egin dela jaso dute, prezioen balio nominala kontuan hartuta. Batez besteko gastu-indizeak, aldiz, %1,1eko igoera izan du 2025eko hirugarren hiruhilekoarekin alderatuta.
Gehitu EnpresaBIDEA Google-ren iturri hobetsi gisa doan
Egon zaitez azken berriekin informatuta