• EKONOMIA
  • Gobernuak 260.000 euro inbertituko ditu Pirinioetan bizi eta lan egiteko guneak sortzeko

Gobernuak 260.000 euro inbertituko ditu Pirinioetan bizi eta lan egiteko guneak sortzeko

'Coworking' eta 'coliving' proiektuei lehentasuna emanen die Pirinioetan bizi eta lan egiteko espazioak sortzeko. Piribizi ekimena ere abian jarri du eskualde horretan etxebizitzarako sarbidea errazteko eta populazioa irabazteko.

280.000 eta 70.000 euroko dirulaguntzak izango dira. (Argazkia: Bernard Blanc/Flickr)
280.000 eta 70.000 euroko dirulaguntzak izango dira. (Argazkia: Bernard Blanc/Flickr)
2022ko apirilaren 20a - 12:22
Eg. 2025eko apirilaren 4a - 17:31

Nafarroako Gobernuko Proiektu Estrategikoen Zuzendaritza Nagusiak diru-laguntzen bi deialdi iragarri ditu Pirinioetan bizi eta lan egiteko espazioak sortzeko, eta eremu horretan etxebizitza eskuratzeko eta biztanleria finkatzeko, Piribizi ekimenaren bidez.

 

Lehenengo deialdiak 260.000 euroko aurrekontua du, eta diruz lagun daitezkeen gastuen % 80raino iristen da. Horren helburua da errentan hartutako etxebizitza eta enplegua lotzen dituzten, eta biztanleria finkatu eta lurralde garapena sustatzen duten inbertsioei laguntzea.

Toki-erakundeen proiektuetarako deialdian hainbat ildo ezartzen dira, eta lehenetsiko da etxebizitza eta lana higiezin berean uztartzen dutenak, coliving deritzonak. Halakorik ezean, baloratuko da banakako etxebizitzak eskaintzea lan-jarduera garatzen den higiezinaren barruan, betiere etxebizitza osagarrien multzo gisa ulertuta eta jarduera profesional bati lotutako espazio komunitarioi lotuta.

% 80rainoko diru-laguntza emanen da espazioak, industria-lurzorua, lokalak, pisu-eraikinak edo banakako etxebizitzak erosteko eta/edo birgaitzeko, ohiko bizileku iraunkor gisa errentapeko bizitokietara eta lan-eremu komunetara bideratu badira.

Bigarren ildoa da alokairu-erregimeneko bizitokietara bideratutako etxebizitzena, coworking motako lan espazioak bizi eta partekatzen dituzten pertsonentzat, hau da, Pirinioetako Planaren lurralde-eremuan dagoen beste eraikin bateko lankidetza espazio bat.

Hirugarren ildoari dagokionez, sektore publikoko langileen ohiko bizileku gisa alokatzeko etxebizitzak erosteari edo birgaitzeari buruzkoa da; laugarrena, berriz, sektore pribatuko profesionalei alokatutako etxebizitzetarako da, betiere eskualdean lan egiten badute.

70.000 euro etxebizitzentzat

Bigarren deialdiak, Piribizi izenekoak, 70.000 euroko aurrekontua du eta norbanakoentzat da, Pirinioetako Planaren lurralde-eremuan biztanleria finkatzeko etxebizitza eskuratzen laguntzeko. Etxebizitza eskuratu ahal izateko, beharrezkoa izanen da onuradunek beren ohiko bizileku iraunkorra bertan ezartzea, eta etxebizitzetan gutxienez zazpi urtez erroldatzea.

Lehenetsiko dira cohousing erregimeneko etxebizitza kolaboratiboen edo horien banakako etxebizitzen proiektu bat ostatatzeko laguntzak. Horiek 10.000 euroko diru-laguntza jasoko dute etxebizitza bakoitzeko, erosketaren prezioaren % 20 gehienez ere, eta 10.000 euro gehiago cohousing proiektu bakoitzeko.

 

Bi deialdietako eskabideak aurkezteko epea maiatzaren 12a bitartera izanen da.