Nafarroako Gobernuko ordezkariak laborariekin bildu dira

Zerga erreforma orokor bat egiteko asmoa dutela jakinarazi diete laborariei

Nekazariak protestan Iruñean | Argazkia: Europa Press Nekazariak protestan Iruñean | Argazkia: Europa Press

Nafarroako nekazariak Foru Gobernuko ordezkariekin bildu dira gaur. Bart arratsaldean nekazariak berriro kalera atera dira, eta Iruñeko erdigunean barna ibili dira protestan. Nekazaritzaren etorkizuna jokoan dagoela aldarrikatuz, lehen sektorea errespetatzea eskatu dute laborariek.

Hala, gaur eguerdian, nekazari talde bat Nafarroako Gobernuko Jose Maria Aierdi eta Jose Luis Arasti Landa Garapeneko eta Ekonomia eta Ogasun kontseilariarekin bildu dira. Fiskalitatearen inguruko kezkak azaldu dituzte nekazariek, eta moduluen sistemara itzultzea gustatuko litzaiekeela argitu dute.

Nafarroako Gobernuko ordezkariek zerga erreforma orokor bat egiteko asmoa dutela jakinarazi diete laborariei. Aitzitik, ez dute planteatzen moduluen sistema berrezartzea.

Laborariek ohartatazi dute akordio batera ez badira iristen, protestekin jarraituko dutela. Gaur goizean ere traktoreak kalera atera eta Iruñeko erdigunea oztopatzen saiatu dira.

Gaurko nabarmenduak
irakurrienaK