Nafarroako industria ekoizpena %3,6 apaldu zen iaz

Pasa den azaroan ekoizpenaren beherakada %7,4koa izan da, 2022ko epe berarekin alderatuz gero

Energia ekoizpena %30 gutxitu da azaroan | Argazkia: iStock Energia ekoizpena %30 gutxitu da azaroan | Argazkia: iStock

Nafarroako industria ekoizpena murriztu egin da azken urtean. Hala berretsi dute Nastat Nafarroako estatistika erakundeak gaur jakinarazitako datuek, izan ere, 2023ko azaroan %7,4 jaitsiera izan zuen jarduerak, 2022ko epe berarekin alderatuz gero. Dena den, energia sektoreko ekoizpena aintzat hartu gabe, beherakada leunagoa da, %3,6koa.

Sektoreka, energiak izan du beherakada nabarmenenena industria ekoizpenean (-%30,9). Beste manufaktura industria batzuk (-%8,2), papera, egurra eta altzariak (-%6,8) eta metal industriak (-%6) ere apaldu egin dira. Bestalde, elikagaien ekoizpenak (%4,6) eta garraio materialarenak (%1,2) egin dute gora azaroan.

2023ko urtarriletik azarora bitarteko ekoizpen metatuari dagokionez, %3,6ko beherakada izan da, 2022ko epe berarekin alderatuta.

Espainiako estatuan, aldiz, azaroan industria ekoizpena %1,1 hazi zen, 2022 hilabete beraren aldean.

Gaurko nabarmenduak
irakurrienaK