• EKONOMIA
  • Nafarroako industria ekoizpena %4,2 apaldu da irailean

Nafarroako industria ekoizpena %4,2 apaldu da irailean

Energian izan da beherakada handiena, iazko epe berean baino %17,4 gutxiago ekoiztu baita

Energia ekoizpenak egin du behera batik bat | Argazkia: iStock
Energia ekoizpenak egin du behera batik bat | Argazkia: iStock
2023eko azaroaren 7a
Eg. 2024eko otsailaren 1a

Nastatek gaur jakinarazi duenez, Nafarroan irailean %4,2 apaldu da industria produkzioa, iazko epe berarekin alderatuta. Gainera, 2023ko urtarriletik irailera bitartean, iazko epe berean baino %3,3 gutxiago ekoiztu da orotara.

 

Edonola ere, Nastaten arabera, urte arteko tasari dagokionez, energia ekoizpena kontuan hartu gabe %1,7 apaldu da guztizko industria ekoizpena.

Garraio materialen ekoizpenak egin du gora azken hilabetean (%14,7). Aitzitik, industria metalikoak (-%2,7), bestelako manufaktura industriak (-%4), papera, egurra eta altzariak (-%9,2), nekazaritza elikagaiek (-%9,9), eta batik bat, energiak (-%17,4) egin dute behera.