• EKONOMIA
  • Nafarroako Intxaurrak markak 200 tonako uzta aurreikusten du

Nafarroako Intxaurrak markak 200 tonako uzta aurreikusten du

Kanpaina "normaltasunez" aurrera egiten ari dela adierazi du Remírez presidenteak

Faltzesen egin dute kanpainaren inaugurazio ekitaldia | Argazkia: Nafarroako Gobernua
Faltzesen egin dute kanpainaren inaugurazio ekitaldia | Argazkia: Nafarroako Gobernua
2026ko urriaren 19a - 13:18
Eg. 2026ko urriaren 19a - 15:50

Nafarroako Intxaurraren kanpaina "aurrera doa", "ekoizpen eta kalitate aurreikuspen onekin". Jada 108 hektarea baino gehiagotan ari dira intxaur mota hori ekoizten, iaz baino %12 gehiago, eta aurreikuspenen arabera, Nafarroako Intxaurren 200 tona baino gehiago bilduko dituzte kanpaina honetan.

 

Nafarroako Intxaurra marka kolektibo bat da, 2022. urtean sortu zena lurraldean hazitako intxaurra ez beste babesteko asmoz. "Oskol eta fruitu-kolore argia, handia eta osasuntsua izateagatik bereizten da", zehazten du kolektiboak. Markaren pean ekoizten diren intxaur gehienak Lizarraldean, Nafarroa Erdialdean eta Erriberagoinean biltzen badira ere, Nafarroako Intxaurrak-ek Foru Komunitate osoa hartzen du bere gain.

Kanpainaren hasiera dela eta, inaugurazio ekitaldia egin dute gaur Faltzesen, Valle Argaren finkan. Bertan izan dira José María Aierdi Nafarroako Landa Garapeneko eta Ingurumeneko kontseilaria, Natalia Bellostas INTIAko zuzendari kudeatzailea eta Gloria Olcoz Faltzeseko alkatea, besteak beste. Ekitaldian intxaurraren ekoizpen prozesua eta laborarien lana zein den ikusteko aukera izan dute. Carlos Remírez de Ganuza Nafarroako Intxaurra markaren presidenteak azaldu du udan zehar gaixotasunak zabaldu direla intxaurrondoen artean, eta euri eskasiaren ondorioz ureztatzea areagotu behar izan dutela; hala ere, kanpaina "normaltasunez" aurrera egiten ari dela gaineratu du, ekoizpen-kostuak gero eta handiagoak izanagatik ere. 

 
Argazkia: Nafarroako Intxaurrak
Argazkia: Nafarroako Intxaurrak

 

Gehitu EnpresaBIDEA Google-ren iturri hobetsi gisa doan  

Egon zaitez azken berriekin informatuta  

 
Aktibatu orain