Nazioarteko Diru Funtsa ezkor da munduko aurreikuspen ekonomikoei dagokienean

Funtsak ez du espero 2023an munduko ekonomia osorik makurtzea, baina herrialde askotan hala gertatuko dela uste du, diru sarrerak txikitu eta prezioak asko igoko direlako

Nazioarteko Diru Funtsaren egoitza Washingtonen | Argazkia: iStock Nazioarteko Diru Funtsaren egoitza Washingtonen | Argazkia: iStock

Uztailean egindako kalkuluekin alderatuta, Nazioarteko Diru Funtsak ez du aldaketarik aurreikusten mundu mailako ekonomian 2022rako, hazkundea %3,2koa izango dela uste du. 2023rako aurreikuspenei dagokienez, Nazioarteko Diru Funtsak bi hamarren murriztu ditu aurreikuspenak, eta dio nazioarteko BPGk %2,7 egingo duela gora. Horrez gain, inflazioak muga jotzea ere espero du, eta ondorengo bi urteotan moderatzea.

Espainiari erreparatuz gero, Nazioarteko Diru Funtsaren kalkuluek diote 2023an %1,2 egingo duela gora ekonomiak, aurreikusitakoa baino zortzi hamarren gutxiago. Aurten, aldiz, %4,3 haziko da, uztailean argitaratu zutena baino hiru hamarren gehiago. Nolanahi ere, Espainiak Europako beste ekonomiak baino gehiago egingo luke gora, aurten zein datorren urtean.  

"Arriskuetako balantzeak nabarmen egiten du behera. Urtebete barruko mundu mailako hazkundea %2tik beherakoa izateko aukera %25ekoa da, gutxi gorabehera", ohartarazi du Funtsak. Txostenak jasota duenez, finantzazio baldintzak zorroztuz gero, suspertzen ari diren merkatuetan zorpetzea handiegia izan liteke.

Gaurko nabarmenduak
irakurrienaK