
Udako hilabeteen balantze positiboa egin du Euskadiko Kanpinen Elkarteak. Enfokatur behatokiaren arabera, kanpinetako sarrerak %8,8 hazi ziren ekainean (gaualdiak %6,5 eta okupazioa %8,9), aurreko urteko epe beraren aldean, uztailean eta abuztuan, aldiz, datuak iazko parekoak izan dira.
Araba, Bizkaia eta Gipuzkoako 22 kanpin biltzen ditu elkarteak, eta Jose Luis Saez presidentearen arabera, datuek berresten dute kanpina gorantz doan “formula turistikoa” dela. “Euskadik badaki segmentu horretan erreferentziazko helmuga gisa kokatzen, eta gure lehentasuna eskaintza hori indartzen jarraitzea da, bisitariari nahiz lurraldeari balioa emango dioten proposamen berritzaile eta iraunkorrekin", adierazi du.
Urtarokotasuna galtzeko joera eta nazioarteko merkatuaren gorakada nabarmendu du elkarteak, eta kanpinek “garapen iraunkorra erakusten” dutela. Bisitari gehien Espainiatik, Estatu Batuetatik, Erresuma Batutik eta Herbehereetatik etorri dira.