Nazioartekotasun aitortza ofiziala jaso dute BECeko hamar azokek

2023an egingo diren azokak dira, hala nola +Industryk eta Addit3d

Iazko Addit3d feria Makina-erremintaren Biurtekoarekin batera egin zen | Argazkia: EnpresaBIDEA Iazko Addit3d feria Makina-erremintaren Biurtekoarekin batera egin zen | Argazkia: EnpresaBIDEA

Espainiako gobernuko Industria, Merkataritza eta Turismo Sailak, Estatu Idazkaritzaren bitartez, nazioarteko izaera errekonozitu die ofizialki Bilbao Exhibition Centerren 2023an egingo diren hamar azokari. Zehazki, bost izan dira Nazioartekotasun osoaren ziurtagiriria jaso dutenak: +Industryk, Addit3dek, Subcontrataciónek, World Maritime Weekek eta Tendencias Creativasek. Beste bostek, aldiz, Aduanetarako Nazioarteko Kontzesioa izango dute: BeDIGITAL, Expovacacionesek, Maintenancek, Pumps&Valvesek eta Steel Tecek.

BECetik azaldu dutenez, kontzesioak "bereizkuntza funtsezkoa" dira azokentzat. Izan ere, produktuak, zerbitzuak eta jarduerak "kanpora proiektatzeko" ekitaldi garrantzitsuak dira, baita nazioartekotzerako "ezinbesteko tresna" ere. Kontzesio bakoitzak bere berezitasunak ditu. Nazioartekotasun osoaren ziurgatiria eskuratzeko beharrezkoa da, gutxienez, aurretik hiru edizio egin izana eta bisitarien %10 nazioartekoak izatea. Gainera, dirulaguntzak jasotzeko oso garrantzitsua da. Aduanetarako Nazioarteko Kontzesioak, berriz, erraztasunak ematen ditu BECen erakusgai izango den merkantzia aduanatik igarotzeko. Bestalde, Espainiako tasak ordaintzetik salbuesten du.

Gaurko nabarmenduak
irakurrienaK