Neikerrek, Eusko Jaurlaritzaren Elikadura, Landa Garapen, Nekazaritza eta Arrantza Sailarekin batera, 2,5 milioi euro baino gehiagoko inbertsioa egingo du 13 egitasmo aurrera ateratzeko. Lehen sektoreko osasun-zaintza eta ezagutza zientifikoa sustatzen izango dute helburu ekimenek, besteak beste, nekazaritza, abeltzaintza eta basogintza ustiategien lehiakortasuna, erresilientzia eta errentagarritasuna hobetzeko.
Fauna basatiari eta abereei eragin diezaieketen gaixotasun berriei aurrea hartzeko egitasmoak izango dira, baita doitasunezko nekazaritza, laborantza erresilienteagoen garapena edo arraza autoktonoen kontserbazio eta hobekuntza genetikoa ekarriko duten ekimenak ere.
Olatz Unamunzaga Neikerreko zuzendari nagusiaren hitzetan, “ekimen horien helburua da ustiategien errentagarritasuna hobetzen, animalien eta landareen osasuna indartzen eta ekoizpen-sistemen jasangarritasuna bermatzen lagunduko duten emaitzak transferitzea”.
Bere hitzetan, “sektoreari aktiboki entzutetik sortutako proiektuak dira, eta benetako eragina izateko gogoberotasuna dute. Berritzen transferentzia planean kokatzen dira batzuk, beste batzuk teknologia aurreratuen itsasmena azkartu nahi duen Agritech ardatzaren parte dira, eta beste batzuk animalien, ingurumenaren eta gizakien osasuna uztartzen duen One Health ikuskerari men egiten diote arrisku berriei aurrea hartzeko”.
Gehitu EnpresaBIDEA Google-ren iturri hobetsi gisa doan
Egon zaitez azken berriekin informatuta