ENBA nekazal sindikatuak Eusko Jaurlaritzari eta Araba, Bizkai eta Gipuzkoako foru aldundiei eskatu die Klima Aldaketa eta Nekazaritzaren Mahaia "lehenbailehen" biltzeko, lehortearen ondorioak aztertu eta balizko neurriak lantzen hasteko. Sindikatuak azaldu du azken hilabeteetako bero boladek eta euri faltak nabarmen okertu dutela lehen sektorearen egoera: belardiak gorritu egin dira, baratzeak kaltetu dira eta estres termikoaren ondorioz abereen ekoizpena ere murriztu egin da.
ENBAren arabera, belardien eta forraje uztaren galerak zaildu egingo du negurako aziendaren elikadura, eta baserritar asko dagoeneko belarra, lastoa eta forrajea bilatzen hasi dira. Eskariaren igoerarekin batera, lehengaien prezioak garestitzen hasi direla ere ohartarazi du sindikatuak. Horregatik, administrazioen eta sektoreko eragileen arteko mahaia "irailerako ez uztea" eskatu du, egoeraren jarraipena ahal bezain laster egin eta beharrezko neurriak aztertzeko.
Gehitu EnpresaBIDEA Google-ren iturri hobetsi gisa doan
Egon zaitez azken berriekin informatuta