Mutualiako zuzendaritza batzordeak Nerea Garmendia aukeratu du mutuaren presidente berri izateko, eta, horrela, erakundearen 126 urteko historian presidente izango den lehen emakumea bihurtu da. Espainiako Gobernuko Gizarteratze, Gizarte Segurantza eta Migrazio Ministerioak dagoeneko berretsi du izendapena, Mutualiak jakinarazi duenez.
Garmendia Mutualiako zuzendaritza batzordeko kide da 2020ko urtarriletik, eta, era berean, lehendakariorde izan da ordutik. Urtsa Erraztiren lekukoa hartuko du, zeina entitatearen presidente izan den azken 25 urteetan.
Garmendiak Andoaingo Plastigaur enpresaren ordezkari gisa parte hartzen du mutuako zuzendaritza batzordean. Gipuzkoako enpresako zuzendari finantzarioa da egun. Enpresa eta Administrazio Zuzendaritzan lizentziatua, hainbat master ditu nazioarteko merkataritzan, lan arriskuen prebentzioan eta finantza zuzendaritzan.
Garmendiak Mutualiaren 2026-2030 arteko plan estrategikoa gidatuko du. Mutuak adierazi une gakoan etorri dela bere izendapena, sektoreak “arazo konplexuak” dituelako aldi baterako ezintasunen kopurua handitu delako eta profesionalen eskasia dela eta.
Gehitu EnpresaBIDEA Google-ren iturri hobetsi gisa doan
Egon zaitez azken berriekin informatuta