Next Generationak hobeto kudeatzeko eskaera bateratua egin dute Jaurlaritzak eta Generalitateak

Eskualdeko ESEPEak defendatu dituzte kudeaketarako tresna apropos gisa

Argazkia: Irekia Argazkia: Irekia

Next Generation funtsen eskualdeko ESEPEen gobernantza izan dute gaur goizean hizpide Pedro Azpiazu Ekonomia eta Ogasun Sailburuak eta Natàlia Mas Guix Kataluniako Generalitateko Ekonomia eta Ogasun kontseilariak. Bi ordezkari politikoek eskualdeko funtsen aldeko apustuarekin bat datoz, eta bileran, hobekuntza posibleak identifikatzeaz gain, estrategia partekatuak ezarri dituzte MRR erresilientzia eta berreskuratze mekanismoak ekoizpen-sarera modu errazagoan bideratu daitezen.

Azpiazuk nabarmendu duenez, "gobernu autonomikoek duten ekoizpen-sarea kudeatzeko eta ezagutzeko ahalmenari etekina atera behar diogu". Bere aldetik, Mas Guixek gaitzetsi du Espainiako gobernuak ez diela ahalbidetzen berreskuratze, eraldatze eta erresilientzia planetan "modu eraginkorrean" parte hartzen, eta lurraldeko mekanismoen malgutasuna defendatu du.

Next Generation funtsez harago, FEI Finantzen Euskal Institutuak eta ICF Kataluniako Finantzen Institutuaren arteko bilera ere izan da ondoren, non sailburuez gain, Francisco Javier Arnáez FEIko zuzendari nagusia eta Vanessa Servera ICFko kontseilari ordezkariak ere hartu duten parte. Hain zuzen, bi institutuek enpresen finantzaketarako dituzten mekanismoak partekatu dituzte, besteak beste Finkatuz funtsaren baldintzak eta funtzionamendua bateratzeko asmoz.

Gaurko nabarmenduak
irakurrienaK