Olazabal y Huarte fundizioko 30 lanpostu arriskuan daude, enpresa hartzekodunen konkurtsoan sartu da eta. Duela lau urte, Arteaga enpresak erosi zuen Gasteizko fundizioa. LAB sindikatuak salatu du, erosketa gauzatu zenetik egoerak okerrera egin duela. Besteak beste, "lan baldintzen funtsezko aldaketak, prebentzio arloko ez-betetzea eta silikosi kausak gauzatu dira."
Azken hilabeteetan, langileek ez dituzte soldatak guztiz kobratu, uztaileko nominen %60 bakarrik jaso zuten eta abuztukoa ez dute jaso. Iraileko nominaren ordainketa zalantzan dago ere. LABek azaldu duenez, langileek zor dietena ordaintzeko eskatu diote enpresari eta beraien erantzuna hartzekodunen lehiaketa eskatzea izan da.
Sindikatuak adierazi du egoera honetara enpresa kudeaketaren ondorio dela. Fundizioan aste batzuetan material falta egon dela salatu du sindikatuak eta inbertsiorik ez dela egin azpimarratu dute. Honen ondorioz, enpresa egoera honetara iritsi dela adierazi du.
Gasteizko fundizioko langileak irailaren 24an Durangon manifestazio bat egin zuten, Arteaga taldeko Funbarriren lantegiaren aurrean egoera hau salatzeko eta konponbide bat eskatzeko.
Gehitu EnpresaBIDEA Google-ren iturri hobetsi gisa doan
Egon zaitez azken berriekin informatuta