OPPAO Ondarroako Alturako Arrantza Ekoizleen Elkarteko gerente den Mikel Ortizek jakinarazi duenez, herriko flotako hamazazpi ontziek lau aste daramatzate itsasora atera gabe, geldirik. Ortizek bilera bat eskatu dio Espainiako Arrantza Ministerioari, izan ere, bere hitzetan, gasolioaren prezioa “jasanezina” da, eta dirua galduko lukete itsasora aterako balira.
Ortitzen arabera, arrantzatzera aterako balira, astean 20.000 euro galduko lituzkete, Ameriketako Estatu Batuen eta Iranen arteko gerraren ondorioz, otsailetik %127 igo delako gasolioaren prezioa, besteak beste. OPPAOren arabera, 2026aren hasieran gasolio profesionalaren prezioa litroko 0,55 zentimo zen, eta orain, berriz, 1,25 euro da.
Gauzak horrela, Espainiako Arrantza Ministerioari soluzioak eskatzeaz gain, Eusko Jaurlaritza eskatu dio arazoan esku har dezala. "Gaur egun, gasolioaren prezioa altua eta lonjako salmenta-prezioa mugatuta, zuzenean dirua galtzea dakar", adierazi du Ortizek, eta gogoratu du enkante bidez saltzen direla arrantzatutako arrainak eta horien prezioa eskariaren eta eskaintzaren araberakoa dela.
Gehitu EnpresaBIDEA Google-ren iturri hobetsi gisa doan
Egon zaitez azken berriekin informatuta