• EKONOMIA
  • Ondasunen esportazioak %4,7 hazi dira apirilean EAEn

Ondasunen esportazioak %4,7 hazi dira apirilean EAEn

Urteko lehenengo lau hilabeteetan esportazioak %11,5 jaitsi dira, iazko epe beraren aldean

Bilboko portua | Argazkia: iStock
Bilboko portua | Argazkia: iStock
2024ko ekainaren 17a - 11:13
Eg. 2024ko ekainaren 17a - 11:21

EAEko esportazioek %4,7ko igoera izan dute 2024ko apirilean, aurreko urteko hilabete berarekin alderatuta. Zenbatekoa 2.537 milioi eurokoa izan da, aurreko urteko hilabete bereko 2.419 milioi euroen aldean. 2024ko lehenengo lau hilabeteetan, esportazioak %11,5 jaitsi dira, aurreko urteko lehen lauhilekoarekin alderatuz.

 

Bizkaiak izan du hazkunde-tasa nabarmenena, izan ere, igoera %15,9koa izan da apirilean. Gipuzkoan, igoera %7ra iritsi da, eta Araban, aldiz, esportazioek behera egin dute, %9,9. 

Inportazioei dagokienez, igoera %18,1ekoa izan da, eta guztira 2.644 milioi euro erregistratu dira apirilean. Era berean, dezente hazi dira produktu energetikoen eta ez energetikoen inportazioak, %21,1 eta %16,9, hurrenez hurren. 

 

Hiru lurraldetan hazi dira inportazioak, bereziki, Bizkaian, %22. Gipuzkoakoek %20,8 egin dute gora eta Arabakoek %4,3.

2024ko apirilean, baina, merkataritza-saldoa negatiboa izan da, -106,8 milioi eurokoa izan baita. Hala ere, merkataritza-saldo positiboak 900 milioi eurotik gorakoa izaten jarraitu du urteko lehen lau hilabeteetan, iazko epe berarekin alderatuta. 2022ko abendura jo behar da datu negatiboak aurkitzeko, izan ere, garai hartan hiru hilabete kateatu ziren emaitza negatiboekin. Halaber, estaldura tasa %96koa da.

Gehitu EnpresaBIDEA Google-ren iturri hobetsi gisa doan  

Egon zaitez azken berriekin informatuta  

 
Aktibatu orain