Otsailean %64,5 hipoteka gehiago sinatu dira Nafarroan; EAEn %1,45 gehiago

Nafarroan etxebizitza erosteko 706 hipoteka sinatu dira otsailean, urtarrilean baino %88 gehiago

Bilboko etxebizitza batzuk | Argazkia; iStock Bilboko etxebizitza batzuk | Argazkia; iStock

Euskal Autonomia Erkidegoan 1.814 hipoteka sinatu ziren joan den otsailean, hau da, aurreko hilabetean baino %16,66 gehiago. Datu hauekin, azken hilabeteetako tasa negatiboetatik atera da erkidegoa eta iazko otsailarekin alderatuta, %1,45 hipoteka gehiago sinatu dira aurten, INE Espainiako Estatistika Institutuak argitaratutako datuen arabera. Nafarroan, denera 706 hipoteka sinatu dira otsailean, urtarrilean baino %88,8 gehiago. Iazko otsailarekin alderatuz gero, %64,6 hipoteka gehiago sinatu dira. 

Araban, Bizkaian eta Gipuzkoan mailegatutako kapitala 281,26 milioi eurokoa izan da, hau da, %19,78ko igoera izan zuen urtarrilarekin alderatuta eta %0,72eko gorakada 2023ko otsailarekin alderatuta. Nafarroan, mailegatutako kapitala 68,211 milioi eurokoa izan da, %45,2ko igoera urtarrilarekin alderatuz gero, eta %31,54ko hazkundea iazko epe berarekin konparatuta.

EAEn, otsailean, 2.412 hipoteka eratu ziren lursailei lotuta, 393,7 milioiko kapitalarekin; guztira 50 landako lursailetan eta 2.362 hiriko lursailetan. Bestalde, 2.596 hipoteka bertan behera geratu ziren, horietatik 1.818 etxebizitzenak. Nafarroan, aldiz, 859 hipoteka adostu ziren lursailei lotuta, denera 97,7 milioi euroko kapitalarekin; horietatik 856 etxebizitzen gainekoak izan ziren, eta hiru landako lursailei lotutakoak.

Gaurko nabarmenduak
irakurrienaK