• EKONOMIA
  • Otsaileko KPIa: %3,3 EAEn eta %3 Nafarroan

Otsaileko KPIa: %3,3 EAEn eta %3 Nafarroan

Argindarraren garestitzeak eragin du inflazioaren gorakada. Espainiako Estatuan %3ra igo da

Argazkia: iStock
Argazkia: iStock
2025eko martxoaren 14a
Eg. 2025eko martxoaren 14a

Euskal Autonomia Erkidegoan inflazioa %3,3ra jaitsi da otsailean, Nafarroan, aldiz, %3an mantendu da. INE Espainiako Estatuko estatistika erakundeak emandako datuen arabera, urtarriletik bi hamarren apaldu da KPIa EAEn eta Nafarroan ez da aldaketarik izan.

 

Urteko bigarren hilabetean, prezioak %0,4 igo ziren Euskal Autonomia Erkidegoan urtarrilaren aldean, %0,5 hazi dira 2025a hasi zenetik eta %3,3 2024ko otsailaren aldean.

Nafarroari dagokionez, bost hilabetez segidan gora egin du KPIak, eta urtarriletik otsailerako alderaketan, prezioek %0,4 egin dute gora.

 

INEren arabera, argindarraren garestitzeak eragin du KPIaren azken bilakaera, izan ere, Espainiako Estatuan, orotara, hamarren bat gora egin du urte arteko inflazioak eta %3an kokatu da.

Azpiko inflazioari dagokionean, %2,2an kokatu da otsailean, urtarrilean baino bi hamarren beherago.