• EKONOMIA
  • Nazioarteko topaketa ospetsu batean parte hartuko du Pablo Valle ikertzaile gazteak

Nazioarteko topaketa ospetsu batean parte hartuko du Pablo Valle ikertzaile gazteak

Heidelberg Laureate Forum biltzarrean mundu osoko 200 pertsonek soilik hartzen dute parte

Pablo Valle | Argazkia: Mondragon Unibertsitatea
Pablo Valle | Argazkia: Mondragon Unibertsitatea
2025eko irailaren 25a - 12:52

Pablo Valle ikertzaile gaztea hautatu dute Heidelberg Laureate Forum (HLF) nazioarteko biltzarrean parte hartzeko. Mondragon Unibertsitateko Goi Eskola Politekniko ikertzailea da Valle; informatika-ikasketak egin zituen eta gaur egun doktorego-tesia egiten ari da softwarearen ingeniaritzaren arloan.

 

Unibertsitateak berak jakinarazi duenez, mundu mailan 200 lagunek soilik parte har dezakete nazioarteko biltzarrean: informatikako 100 ikaslek eta matematikako beste 100 ikaslek. Hautatua izateko prozesu berezia egin behar da: “eskarmentu handiko ikertzaile batek” gomendatu behar du pertsona, eta momentura arte egindako lanak zein emaitzak ebaluatzen dira erabakia hartzeko.

Vallek karrera hasieratik jaso zuen prestakuntza Software Ingeniaritzako Ikerketa Taldean, eta, hortaz, “esperientzia pilatuz joan da ikerketaren alorrean”.