Packaging eta garraio sektorearen inguruko azoka egingo da BECen otsailaren 28 eta 29an

Empack y Logistics & Automation Bilbao topaketaren bigarren edizioa izango da. Ontziratzean, robotikan, biltegiratzean edota automatizazioan merkatuko azken berritasunak ezagutzeko parada izango da

Argazkia: VK Comunicacion Argazkia: VK Comunicacion

Empack y Logistics & Automation Bilbao azoka egingo da BECen datorren otsailaren 28an eta 29an. Packaging, logistika eta garraio sektoreko topaketaren bigarren edizioa izango da. Eusko Jaurlaritzak eta Spri taldeak bultzatuta, ontziratzean, robotikan, biltegiratzean edota automatizazioan merkatuko azken berritasunak ezagutzeko parada izango dute parte hartzaileek.

Besteak beste, Bilboko Portua, Euskadiko Mugikortasun eta Logistika klusterra (MLC), Basque Food Cluster, Aclima edota MercaBilbao erakundeak dira topaketaren antolatzaileetako batzuk. Halaber, merkatuko 80 marka baino gehiago izango diren erakusketez gain, konferentziak eta networking jarduerak ere egingo dira.

Oscar Barranco Easyfairs Iberiako zuzendari nagusiak nabarmendu duenez, azoka "bi egunetan negozio aukerak aztertzeko, eskaintza eta eskaria lotzeko, beste enpresa batzuek egiten dutena behatzeko, jardunaldi eta ekitaldi paraleloetan informatzeko eta EAEko hornitzaileak, banatzaileak eta ordezkariak identifikatzeko gune paregabea izango da".

Gaurko nabarmenduak
irakurrienaK