Lezoko trenbide-sarbideko tunela berritzeko inbertsioa egingu du Pasaiako Portu Agintartizak (PPA). Zehazki, 1,7 milioi euro bideratuko dira obrara, eta azpiegitura modernizatzeaz gain, trenbidearen zabalera ere handituko da, Europako trenen sarbidea errazte aldera.
Izaskun Goñi PPAko presidenteak azaldu du inbertsioaren bitartez espero dela etorkizunean nazioarteko trafikoa handitzea. "Espero dugu trenbidez portura iristen diren salgaien ehunekoa handitzea eta arku atlantikoaren logisika indartzen laguntzea", gaineratu du Goñik.
Proiektua Comsa, S.A.U enpresak garatuko du hiru hilabeteko epean; lehen bi hilabeteetan, sarbidea mugatuko da. Gaur egun, 1.250 trenek zeharkatzen dute tunela egunero.
Gehitu EnpresaBIDEA Google-ren iturri hobetsi gisa doan
Egon zaitez azken berriekin informatuta