
Pasaiako Portu Agintaritzak (PPA) Sasoi Eraikuntzak S.L enpresari esleitu dio portuko instalazioetako edateko ura hornitzen duen sarea sektorizatzeko proiektua. Lan horren helburua da kaian dagoen edateko uraren banaketa zein kontsumoa optimizatzea. Zehazki, Herrera, Molinao eta Lezo hiriguneetan kokatuko diren obra horiei esker, PPAk kontrolatu eta monitorizatu egingo du, edozein tokitatik, sare hidraulikoaren emaria, kontsumoa eta presioa.
Horretarako, 1.520.000 euro inbertituko dira, zeinak Europar Batasuneko Next Generation funtsak finantzatuko dituen, Espainiako Gobernuaren Berreskurapen, Eraldaketa eta Erresilientzia Planaren barruan. Obrak zortzi hilabeteko iraupena izango du, eta bi zatitan banatuko da: batetik, hodi-tarte berriak instalatuko dira; bestetik, balbula motorizatuak eta eremu sentsoreak jarriko dira, presioa eta uraren emaria neurtzeko xedearekin.
David Candelario PPAko zuzendariak azaldu du obrak ahalbidetuko duela “sarean gertatzen dena une oro ezagutzea”, sistema erabat digitalizatua ezarrita; bestalde, gehitu du ur-ihesak “berehala” detektatuko direla.