• EKONOMIA
  • Pasaiako portuak 1,9 milioi euro inbertituko ditu La Herrerako eraikinean

Pasaiako portuak 1,9 milioi euro inbertituko ditu La Herrerako eraikinean

PPAk helburu du suteen aurkako babes-sarea modernizatzea. Espazio horretan Adinberriren azken proiektua eraikitzen ari dira

Argazkia: Pasaiako Portu Agintaritza
Argazkia: Pasaiako Portu Agintaritza
2025eko abuztuaren 11a - 15:30

PPA Pasaiako Portu Agintaritzak 1.978.000 euroko inbertsioa egingo du La Herrera eraikinean, suteen aurkako babes-sarea modernizatzeko asmoz. Espazio horretan dauden egungo biltegi eta eraikinen zerbitzua hobetu nahi du PPAk, bertan, Sprilur edota Adinberriren proiektu berriak eraikitzen ari baitira, besteak beste.

 

Obren lizitazioa dagoeneko martxan da, eta Herrerako eremu osoa artatzeko edukiera nahikoa duten biltegiak eraikiko dira, hornidura-hodietatik bereizitako hodi-linea berriak gehituta. Era berean, parametro hidraulikoen kontrol-ekipoak kokatzeko kamera bat jarriko da.

Gipuzkoako azpiegituraren instalazioak modernizatzeko plangintzaren barruan kokatzen da PPAren proiektu hau, eta, suteen aurka babesteko instalazioen kasuan, pixkanaka modernizatzen jarraituko du portuaren azalera osatzen duten gainerako sektoreak: Herrera, Buenavista, Molinao/Capuchinos eta Lezoko sektoreak, hain zuzen.