• EKONOMIA
  • Pasaiako portuko trafikoak gora egin du aurten

Pasaiako portuko trafikoak gora egin du aurten

Pasaiako Portu Agintaritzaren arabera, urteko lehen seihilekoan iazko epe berean baino %7,5 tona gehiago garraiatu dira

Pasaiako portua | Argazkia:
Pasaiako portua | Argazkia:
2023eko uztailaren 20a
Eg. 2023eko uztailaren 20a

1.847.000 tona mugitu dira Pasaiako portuan 2023ko lehen seihilekoan, iazko epe berean baino %7,6 gehiago. Joera positiboa izan du ere arrantza-jarduerak, 12.000 tona mugituz, eta %14 hazi da urtetik batetik bestera.

 

Joakin Telleria Pasaiako Portu Agintaritzako presidentearen arabera, "oso zifra positiboak dira, eta urtea amaitzerako finkatzea espero dugu. Portuko trenbide bidezko sarbideetan egiten ari diren lanak eta konpondu gabe ditugun emakidak funtsezkoak izango dira bide hori jarraitzeko".

Hala, urteko lehen seihileko honetan, burdingintza eta metalurgiako salgaiak nahiz ibilgailuak izan dira trafiko gehien eragin dutenak: "produktu siderurgikoak salgaien %50 baino gehiago dira (922.000 tona), eta automobilak, berriz, %13 baino gehiago (240.000 tona). Horrek indartu egiten du trafiko horietan aditua den portuaren papera, eta erreferente da Estatuko gainerako portuetan", kontatu du David Candelario Pasaiako Portu Agintaritzako zuzendariak.

 

Nekazaritza, abeltzaintza eta elikagaien trafikoak ere gora egin du (454.000 tona), 2022ko lehen seihilekoan baino 180.000 tona gehiago, hain zuzen. Garia (110.500 tona) eta zerealak (93.000 tona) dira hazkundearen arrazoi nagusiak.

Trafikoaren jatorriari dagokionez, Pasaiako portua igarotzen duten salgai gehiena Herbeheretatik (230.000 tona), Erresuma Batutik (209.000 tona) eta Suediatik (190.000 tona) datoz. Aldiz, Erresuma Batua (206.000 tona), Belgika (139.000 tona) eta Uruguai (54.000 tona) dira helmuga ohikoenak.

Azkenik, Pasaiako Portuko Agintaritzak jakinarazi duenez, denera lehen seihilekoan 477 ontzik egin dute geldialdia portuan.