Petronorreko administrazio kontseiluak Jose Ignacio Zudaire izendatu du kontseilari delegatu. Bilboko Merkataritza Ganberako presidenteak Jose Gregorio Luqueren lekukoa hartuko. Petronorrek, ohar bidez, Luqueren orain arteko lana goraipatu du, eta bere “ikuspegia, ahalegina eta konpromisoa” eskertu ditu.
Petronorreko administrazio kontseiluak azaldu du Luqueren etapan “garrantzizko aurrerapenak” egin dituztela, eta haren zuzendaritzapean, Petronor “enpresa eraginkorragoa eta lehiakorragoa” izateko eraldaketa prozesua abiatu dutela.
Orain “beste bultzada bat” eman nahi diote konpainiari, eta horretararako, izendatu dute Zudaire kontseilari delegatu. Zudaire 2013an sartu zen Petronorren, Zabalgarbi enpresan egon ostean. Eusko Jaurlaritza kide ere izan zen lehenago. Egun, Bilboko Merkataritza Ganbera eta Hidrogenoaren Euskal Korridoreko presidentea da.
Horrekin batera, Petronorren administrazio kontseiluak Julián de la Calle izendatu du Muskizeko lantegiko zuzendari.
Bi karguen errelebo prozesuari otsailean ekingo diote, eta martxoaren amaierarako amaitzea aurreikusten dute.