PFEZean %2,5eko deflatazioa onartu du Arabako foru gobernuak

2024rako arau fiskalen proiektua adostu du EAJ eta PSEk osatutako gobernuak PPrekin

Pasa den urrian, PFEZean %2,5eko deflatazioa adostu zuen Finantzen Euskal Kontseiluak | Argazkia: Eusko Jaurlaritza Pasa den urrian, PFEZean %2,5eko deflatazioa adostu zuen Finantzen Euskal Kontseiluak | Argazkia: Eusko Jaurlaritza

EAJ eta PSEk osatzen duten Arabako foru gobernuak akordioa lortu du PPrekin, eta 2024rako arau fiskalen proiektua onartu dute. Alderdi popularrak proposatutako bost zuzenketa gehituko zaizkio gobernuaren proposamenari, eta zerga arau berria aurrera aterako da EH Bildu eta Elkarrekin Arabaren oposizioarekin.

Finantzen Euskal Kontseiluan adostu gisan, 2024rako PFEZaren %2,5eko deflatazioa onartu dute. PPk %0,5 gehiago igotzea eskatzen zuen, %3ra, baina azken akordioan ez da popularren eskaera hori gehitu. Errenta zergaren taulak Bizkaian bezala deflatatuko ditu Arabak modu honetara, eta ikusteke dago orain zer gertatuko den Gipuzkoan.

Horrez gain, mendekotasuna edota desgaitasuna duten pertsonen aplikatzen zaien kenkariak %3ra handitzea ere adostu dute EAJ, PSE eta PPk, Laguntza pertsonalerako prestazio ekonomikoa (LPPE) jasotzen duten hartzaileena %4,5 handituko dute, eta % 20 igoko dute etxebizitza berean bizi diren arbasoagatiko kenkaria, "adineko pertsonak ardurapean dituzten familiei laguntzeko".

Gaurko nabarmenduak
irakurrienaK