• EKONOMIA
  • Pilar Kaltzada izango da Ikerlanen podcastaren denboraldi berriko gonbidatuetako bat

Pilar Kaltzada izango da Ikerlanen podcastaren denboraldi berriko gonbidatuetako bat

Harira podcastaren bigarren denboraldiak teknologia, industria eta berrikuntzaren inguruko gaurkotasuneko gaiak jorratuko ditu

Argazkia: Ikerlan
Argazkia: Ikerlan
2026ko ekainaren 5a - 09:38
Eg. 2026ko ekainaren 5a - 09:39

Gaur, ekainaren 4ean, Ikerlanek Harira podcastaren bigarren denboraldia estreinatuko du. Teknologiaren eta industriaren inguruko gaiak izango ditu ardatz egitasmoak, eta aurtengo berrikuntzetako bat izango da Ikerlanetik kanpoko gonbidatuek ere parte hartuko dutela saioetan. Horien artean izango da Pilar Kaltzada, EnpresaBIDEAren sortzailea.

 

Kaltzadak urrian argitaratuko den denboraldiko azken atalean hartuko du parte, Xabier Sagartzazu Ikerlaneko energia eta mekatronika unitateko zuzendariarekin batera. Bikoteak hizpide izango du euskarak industrian eta berrikuntzan duen lekua, talentu globalaren eta tokiko hizkuntzaren arteko uztarketa, baita euskararen erabilera arlo ekonomiko eta teknologikoan ere.

Gainerako saioetan, adimen artifiziala, robotika kolaboratiboa, emakumeen presentzia teknologian eta talentu industriala bezalako gaiak landuko dituzte. Saioak Mikel Segura ikerlariak aurkeztuko ditu, eta atal guztiek Ikerlaneko adituak eta sektoreko beste ordezkari batzuk bilduko dituzte elkarrizketa formatuan.