Pradalesek deskarbonizazio prozesuari "antsietaterik gabe" heldu behar zaiola adierazi du

Gasteizen egindako ekitaldian, hautagai jeltzaleak EAJk ekonomiaren deskarbonizazioarekin duen konpromisoa berretsi du

Imanol Pradales EAJko lehendakariagaia ekitaldian txaloka | Argazkia: Europa Press Imanol Pradales EAJko lehendakariagaia ekitaldian txaloka | Argazkia: Europa Press

Imanol Pradales EAJren lehendakarigaiak deskarbonizazio-prozesuari "antsietaterik gabe" heldu behar zaiola azpimarratu du, enplegua eta lehiakortasuna "arriskuan" jarri gabe, eta euskal industriaren "eskutik" egin behar dela argitu du. Hautagai jeltzaleak trantsizio energetikoari buruzko ekitaldi batean parte hartu du ostegun honetan Gasteizen, eta EAJk ekonomiaren deskarbonizazioarekin duen konpromisoa berretsi du.

Pradales ziur agertu da trantsizio energetiko prozesu bati ekitea "beharrezkoa" dela. Ildo horretan, gogorarazi du Mercedes Benz enpresak duela gutxi baieztatu duela milioi bat euro inbertituko dituela Gasteizen duen lantegian furgoneta elektrikoen fabrikaziora egokitzeko.

EAJko lehendakarigaiak azpimarratu duenez, inbertsio hori "EAJ buru duten erakundeen lankidetzari esker egin da, eta Mercedesen gaur egun dauden 5.000 lanpostu zuzenak ez ezik, belaunaldi oso baten etorkizuna ere bermatzen du".

Gaurko nabarmenduak
irakurrienaK