Pablo Bustinduy ministroa buru duen Espainiako Kontsumo Ministerioak isun historikoak jarri dizkie kostu txikiko bost hegazkin konpainiari, 179 milioi eurorengatik, abusuzko merkataritza jarduerak egiteagatik. Ryanair-ek jaso du zigorrik nabarmenena, 107,7 milioi eurokoa; Vueling-i (39,2 milioi), Easyjet-i (29 milioi), Norwegian-i (1,6 milioi) eta Volotea-ri (1,1 milioi) ere ezarri diete isuna .
Zehatutako jokabideen artean, nabarmentzekoak dira ondorengoak: eskuko ekipajeagatik gehigarriak kobratzea; ondoko eserlekuak gordetzeagatik gehiago ordainaraztea adingabeen eta mendeko pertsonen laguntzaile direnei; aireportuetan ez onartzea eskudirutan egindako ordainketarik; ontziratze-txartelak inprimatzeagatik neurriz kanpoko tasak ezartzea; eta, azkenik, prezioei buruzko funtsezko informazioa ez ematea.
Zigorren kalkulua egiteko, oinarri gisa hartu dira hegazkin-konpainiek legez kanpo egindako jarduerengatik lortutako dituzten onurak, eta, kasu larrienetan, isun horiek zortzi aldiz handiagoak izan daitezke abusuzko jarduerekin egindakoekin lortutako onura baino. Konpainiek bi hilabeteko epea dute Espainiako Auzitegi Nazionalean errekurtsoa aurkezteko. Hala egin ezean, gaztiguak behin betikoak izango dira, eta debekatutako jardunbideak berehala amaitu beharko dira.