• EKONOMIA
  • 2025ean %0,9 igo ziren EAEko azalera handietako eta elikadura-kate handietako salmentak

2025ean %0,9 igo ziren EAEko azalera handietako eta elikadura-kate handietako salmentak

Zehazki abenduan hazkundea %2,6koa izan zen salmentetan

Argazkia: iStock
Argazkia: iStock
2026eko urtarrilaren 28a - 10:28

Azalera handietako eta elikadura-kate handietako salmentek gora egin dute 2025. urtean EAEn. Zehazki, Eustaten zenbatekoen arabera, %0,9 handitu dira salmentak, urte osoan zehar. Gorakada hori, ordea, Bizkaiko egoerari zor zaio, bertan salmentek %1,5 egin baitute gora; Gipuzkoan hazkundea %0,3koa izan da, eta Araban, ordea, salmentak berdin mantendu dira.

 

Soilik 2025eko abendua aztertuta, aldiz, bilakaera bestelakoa da: 2024ko abenduan baino %2,6 gehiago saldu da, baina 2025eko azaroan baino %0,4 gutxiago.

Sektoreka, 2025 urte osoan zehar %0,7 igo dira elikagaien taldeko salmentak, baina, gainerako produktuen salmenta bikoitza handitu da, hots, %1,4. 2025eko abenduari erreparatuta, gorakada %2,7koa eta %2,6koa izan da, hurrenkera bera jarraituta eta 2024ko abenduarekin alderatuta.

 

Sektorean lan egiten dutenen kopurua %1,1 handitu da urte osoan zehar, baina 2025eko abenduan aurreko urtean baino %1,0 gutxiago izan dira.