Merkataritza sektoreko salmentak igo egin dira EAEn, Eustaten azken datuen arabera. 2025eko hirugarren hiruhilekoan iaz baino %2,6 gehiago saldu da, baita aurreko hiruhilekoan baino %1,4 gehiago ere.
Bilakaera orokortua izan da, urte artean zenbatekoak sektore guztietan igo baitira. Zehazki, Ibilgailu motordunen salmenta eta konponketa alorrak izan du gorakadarik handiena, %11,5eko hazkundearekin; txikizkako merkataritzan salmentek %3,8 egin dute gora, eta handizkako merkataritzan, aldiz, %0,5.
Lurraldeka, egora parekoa izan da: salmentak %3,3 igo dira Gipuzkoan, %2,4 Araban eta %2,2 Bizkaian.
Merkataritza sektorean lan egiten duten pertsonen kopurua ere handitu egin da, iaz baino %1,5 gehiago izan baitira. 2025eko bigarren hiruhilekoaren aldean ere enplegua %0,8 hazi da.