
2024eko uztailaren 29a - 12:54
Euskal Autonomia Erkidegoko saltoki eta elikadura-kate handietako salmentak %1,3 murriztu dira ekainean, 2023eko hil beraren aldean, Eustatek argitaratutako datuen arabera. Aurtengo maiatzaren aldean, ordea, salmenta kopuruan ez da aldaketarik izan.
Lurraldeka, hiru lurraldeetan egin dute behera salmentek, baina gehien bat Araban, %3,8 jaitsi baitira. Bizkaian %0,6 apaldu dira salmentak, eta Gipuzkoan %1,3, iazko epe beraren aldean.
Halaber, 2024ko lehen sei hilabeteetan saltoki handietako eta elikadura-kateetako salmentek %0,2ko jaitsiera izan dute 2023ko aldi beraren aldean. Bizkaian %0,7 apaldu dira, eta Araban %0,1. Gipuzkoan, aldiz, lehenengo seihilekoko salmentek puntu erdiko igoera izan dute.