2023ko abenduaren 22a - 15:13
Eg.
2023ko abenduaren 22a - 15:18
Eguraldi txarrak eragina izan zuen atzoko San Tomas egunean. Jon Insausti Donostiako Kultura eta Euskara zinegotziak atzoko egunaren balantze positiboa egin du, baina eguraldi txarrak iaz baino %25 salmenta gutxiago izatea eragin du.
Insaustiren arabera, “eguraldiak ezin izan zion azokari aurre egin”, baina aurreko urteetan baino jende gutxiago izan zen, eta horrek eragin zuen salmenten beherakada.
Denera, txistorra ogitarteko eta taloak saltzeko 59 postu jarri ziren. Salmenten jaitsierak ere olioaren erabilera murriztu zuen (1.150 litro), 2022an baino %30 gutxiago. Era berean, 24.375 baso berrerabilgarri erabili ziren, iaz baino 3.000 gutxiago.