Satse sindikatua izan da irabazle Osakidetzako hauteskunde sindikaletan

81 ordezkarirekin bigarren postua egokitu zaio LABi, Satsek 89 delegatu lortu baititu

Argazkia: Irekia Argazkia: Irekia

Satse sindikatuak irabazi ditu, berriz ere, Osakidetzako hauteskunde sindikalak. Orotara, 89 ordezkari lortu ditu, 2013. urtean egin ziren azken hauteskundeetan baino hamaika gehiago. ELA bigarren postuan kokatu da, 81 delegatu lortu baititu, aurrekoan baino zazpi gehiago. Bestalde, hirugarren eta laugarren postua egokitu zaie LABi eta Medikuen Sindikatuari (SME), 44 eta 42 ordezkarirekin, hurrenez hurren.

Duela hamaika urte baino delegatu gehiago lortu dituzte beste hainbat sindikatuk, hala nola: UGTk 34, 12 gehiago; ESKk 27, bederatzi gehiago; eta USAEk 23, lau gehiago. Hurrenez hurren, laugarren, seigarren, eta zazpigarren postuan kokatu dira sindikatu horiek. Izan ere, CCOO bosgarren postuan kokatu den arren hogeita 11 ordezkarirekin, 2013an baino bi gutxiago izan dira.

Bozkatzeko aukera izan dute Osakidetzako 46.000 langilek, eta haiek ordeztuko dituzten 361 ordezkari hautatu dituzte; hala, azken hauteskunde sindikaletan baina 45 delegatu gehiago aukeratu behar izan dituzte.

Satse sindikatukoak pozik agertu dira emaitzekin, eta hauteskundeetan jaso duten “konfiantza” eskertu du. ELAkoen ustetan “korporatiboa ez den lehen sindikatu gisa kontsolidatu” dute sindikatua, eta plantilla osoaren baldintzak hobetzea “ezinbestekoa” dela nabarmendu dute.

Gaurko nabarmenduak
irakurrienaK