Sektore publikoko langileen %6,6k telelana egin du aurten

Eustaten arabera, telelana egin duen gehiengoa emakumezkoak izan dira (%60)

Argazkia: iStock Argazkia: iStock

Eustatek gaur emandako arabera, administrazio publikoko zentroen %40k telelana egiteko aukera ezarri du 2023an, eta guztira langile publikoen %6,6k bere lantokitik kanpo egin du lan lanaldiaren erdia gutxienez.

Telelanaren datu hauek pandemia garaikoak baino apalagoak dira. Orduan, administrazio publikoko zentroen %44k zituzten telelana egiten zuten langileak, eta denera %11,6 langile aritu ziren telelanean. Aitzitik, 2022rekin alderatuta, bai zentroak 3,3 puntu, bai langileak 1,2 puntu gehiago dira telelana egiten dutenak.

Halaber, Eustaten arabera, sektore publiko langileen %95,2k IKT sistemak erabiltzen dituzte egunerokoan bere lana egiteko, eta langileen %34,5k urruneko konexioa ahalbidetzen dien erremintaren bat dute lanerako. Telelana egiten dutenean artean, gehiengoa (%60) emakumezkoak dira. Bestalde, IKT erabilera handiena osasun arloan egiten da.

Gaurko nabarmenduak
irakurrienaK