• EKONOMIA
  • Shamonda birusaren kasu bat atzeman da Donostialdeako behi-azienda batean

Shamonda birusaren kasu bat atzeman da Donostialdeako behi-azienda batean

Gipuzkoako Foru Aldundiak Shamonda birusaren 2 motako kasu baten berri eman du. Lurraldean identifikatutako lehen kasua da

Behiak mendian | Argazkia: iStock
Behiak mendian | Argazkia: iStock
2026ko urriaren 26a - 11:10
Eg. 2026ko urriaren 26a - 12:55

Shamonda birusaren lehen kasua atzeman da Donostialdeko behi-azienda batean. Animalien artean transmititzen den birus honen kasuaren berri Gipuzkoako Foru Aldundiak eman du. Lasaitasun mezua helarazi dute, birus hau animalien artean ematen delako. Aldundiak zaintza eta jarraipen lanak aktibo mantentzen dituztela adierazi du. Lan horien helburua egoera epidemiologikoaren bilakaera ezagutzea eta edozein kasu berri garaiz detektatzea da.

 

Aldundiak abeltzaintza-sektorari zenbait gomendio egin dizkio. Besteak beste, gaixotasunarekin bateragarriak diren sintomen zaintza indartzea; edozein susmoren berri ustiategiko albaitari arduradunari ematea; arreta berezia jartzea ernaldietako animalien jarraipenean eta intsektu bektoreen aurkako tratamenduak egitea.

Eusko Jaurlaritzak ere lasaitasun mezua helarazi du kasu hau ezagutu ostean. Elikadura, Landa Garapen, Nekazaritza eta Arrantza Sailaren arabera, biztanleria orokorrerako arriskua oso txikitzat jotzen da eta haragiaren edo esneraren kontsumoaren bidez ez dela transmititzen azaldu dute.

 

Shamonda birusa Nigerian detektatu zen lehen aldiz 1960ko hamarkadaren erdialdean eta 2026ko udan birusa lehen aldiz detektatu zen Erdialdeko Europan. Birusaren eragin nagusia ekoizpenean nabaritzen da, esne-ekoizpena murrizten baitu; hala ere, animalia heldu gehienak sendatu ohi dira.

Gehitu EnpresaBIDEA Google-ren iturri hobetsi gisa doan  

Egon zaitez azken berriekin informatuta  

 
Aktibatu orain