• EKONOMIA
  • Soldata-arrakalari buruzko lehen kongresua izango da Euskadin

Soldata-arrakalari buruzko lehen kongresua izango da Euskadin

Bi egunez, ekainaren 22 eta 23an, Bilboko Euskalduna Jauregia soldata arrakalaren biltzargune izango da

Argazkia: iStock
Argazkia: iStock
2022ko ekainaren 21a - 16:32
Eg. 2022ko ekainaren 21a - 19:30

Lehen aldiz, soldata-arrakalaren inguruko kongresua antolatu du Eusko Jaurlaritzako Lan eta Enplegu sailak. Bi egunez, ekainaren 22 eta 23an, era guztietako hitzaldiak izango dira Bilboko Euskalduna Jauregian.

 

Ekainaren 22an, irekiera ekitaldia, hain zuzen ere, Idoia Mendia Lan eta Enpleguko sailburuaren eskutik izango da. Jarraian, hitzaldi ezberdinak espero dira: lehena demokrazia parekidearen ingurukoa izango da, Irune Aguirrezabal Gerenoko diziplina anitzeko ikasketetan doktorea, aholkularia eta irakaslearen eskutik. Asa Ragnér Nazio Batuetako idazkariorde Nagusia eta NBE Emakumeak erakundeko zuzendari exekutibo laguntzailearen bideo emanaldia izango du lagungarri.

Bigarren hitzaldia Desberdinkeriaren kostua izenekoa izango da Carmen Calvo Diputatuen Kongresuko Berdintasun Batzordeko presidentearen eskutik eta Milagros Sainzen Arrakalaren hasiera, genero-alborapenak ikasketak hautatzean izeneko hitzaldiak emango dio jarraipena kongresuari. Espainiako lan-merkatuan generoaren arabera soldatetan izaten diren diferentzien inguruan ariko da, ondoren, Diego Dueñas Alcalá Unibertsitateko Irakasle Laguntzaile Doktorea eta kontziliazioak eta denborak soldata-arrakalan dituzten ondorioak izango ditu hizpide, berriz, Teresa Torns Bartzelonako Unibertsitateko irakasle ohiak. Eguna amaitzeko, Ekonomia eta Gizarte Kontseiluaren Emakumeak, Lanak eta Zaintzak: proposamenak eta etorkizunerako aukerak izeneko txostena aurkeztu eta ondorioen berri emango du Elena Blasco Espainiako Ekonomia eta Gizarte Arazoetarako Batzordeko kontseilariak.

 

Ekainaren 23an, Kongresuko bigarren egunari Eva Domaika aurkezleak emango dio hasiera eta Luz Rodriguez Gaztela-Mantxako Unibertsitateko Lanaren Zuzenbideko katedradunaren txanda izango da ondoren, lanaren eta emakumeen etorkizunaren inguruan hitz egingo du berak. Sektore pribatuko generoko soldata-arraila eta horri aurre egiteko NBE Emakumeak erakundeak dituen tresnak izeneko hitzaldia jarraian, Ana Pashalishvili NBE Emakumeak-eko ordezkariaren eskutik. Soldata-arrakalari lotuta Europak duen erantzuna eta Espainiako egoera gero, Dolores Morondo Deustuko Unibertsitateko Giza Eskubideen Institutuko ikertzaile Nagusia eta Jose Ignacio Conde-Ruis Complutense Unibertsitateko ekonomia katedradunaren eskutik. Enpresetako genero-berdintasunaren inguruan gogoeta egiteko aukera ere izango dute Iberdrola, Microsoft Iberica, Banco Santander, Tubacex eta BlaBla Car enpresetako ordezkariek eta Elena Perez Lan eta Gizarte Segurantza sailburuordea arduratuko da bi eguneko biltzarrari amaiera emateaz.

Gehitu EnpresaBIDEA Google-ren iturri hobetsi gisa doan  

Egon zaitez azken berriekin informatuta  

 
Aktibatu orain