• EKONOMIA
  • 2,5 milioi bideratuko ditu Spri taldeak ekintzailetza sustatzeko bi programetara

2,5 milioi bideratuko ditu Spri taldeak ekintzailetza sustatzeko bi programetara

Ostiralean irekiko da Ekintzaile eta Barnekintzaile programetan parte hartzeko eskaera-epea

Argazkia: Spri taldea
Argazkia: Spri taldea
2025eko maiatzaren 12a
Eg. 2025eko maiatzaren 12a

Ekintzaile eta Barnekintzaile izeneko programak aurkeztu ditu Eusko Jaurlaritzaren Spri taldeak, zeinak helburu duten oinarri teknologikoa edota izaera berritzailea duten enpresa zein proiektuak bultzatzea. Hain zuzen, ostiralean irekiko da eskaera-epea programetan parte hartzeko, eta 2,5 milioi euroko aurrekontua izango dute.

 

Ekintzaile programa Enpresa Planak prestatzeko eta proiektuen ideiak lantzeko laguntza izango da, 1,7 milioi euroko aurrekontuarekin. Taldeak azaldu duenez, ekintzaileek “laguntza integrala” jasoko dute, aholkularitzatik hasi eta finantzaketaraino. Proiektuen tutoretza lanak egiteaz arduratuko da BIC (Business Innovation Center) hiru lurralde historikoetan.

Barnekintzaile programarako erabiliko diren gainerako 800.000 euroak bideratuko dira negozio berriak garatzera eta produktu zein zerbitzuen dibertsifikazioan laguntzera.