• EKONOMIA
  • Stellum Capitalek Arabako enpresen "hazkundea eta errotzea" sustatu nahi du

Stellum Capitalek Arabako enpresen "hazkundea eta errotzea" sustatu nahi du

Funts pribatuen gestoreak bere jarduera azaldu du gaur, Artizarra Fundazioarekin batera, Gasteizko Artium museoan egindako ekitaldian

Argazkia: VK Comunicacion
Argazkia: VK Comunicacion
2023eko urriaren 20a
Eg. 2023eko urriaren 20a

“Arabako enpresak: nola sustatu haien errotzea eta hazkundea” jardunaldia egin da gaur Gasteizko Artium museoan. Bertan Artizarra Fundazioaren nahiz Stellum Capital kapital gestorearen jarduera ezagutzera eman dira. Azken honek, euren inbertsioen bidez, Arabako enpresa ehunaren “hazkundea eta errotzea” sustatu nahi duela azaldu du.

 

Artizarra Fundazioak sortutako funts pribatuen gestorea da Stellum Capital, eta fundazioak Euskal Herriko ekonomia eta gizartea eraldatzea du xede. Gaurko ekitaldian Ramiro Gonzalez Arabako diputatu nagusia izan da, eta Laboral Kutxa, Norgestion eta SEA Empresas Alavesaseko ordezkariak ere izan dira bertan.

"Euskal Herriko profesional eta enpresaburu talde bat gara, eta gure enpresa sarea bultzatzeko aurrerapausoa ematea erabaki dugu, enpresei hazten lagunduz”, adierazi du Jon Ander de las Fuentes Artizarra Fundazioko presidenteak. Obra sozial hori ahalbidetzea Stellum Capital erakundeak bermatzen duela azaldu dute gaur, enpresa txiki eta ertainak babestuz.

 

Hala, kapital gestoreak jada 150 milioi euroko kudeatu ditu, eta 2024rako 200 milioira iristea aurreikusten dute. Pablo Echartek, Stellum Capitaleko zuzendariak inbertitutako diruaren %80 Euskal Herrira bideratu dela jakinarazi du. “Gure filosofia, gertutasuna eta merkatu ezagutza kontuan hartuta, hemen inbertitu dugun gehien bat, baina horrek ez du esan nahi nazioartean inbertituko ez dugunik”.