2026ko irailaren 24a - 14:01
Eg.
2026ko irailaren 24a - 16:09
Orioko arrantza-ontzi batek su hartu du gaur goizean, 11:45ak aldera. Gure Gaskuña izeneko ontziko suak sortutako keagatik hiru pertsona zauritu dira, eta horietako bi Donostiako ospitalera eraman behar izan dituzte. Suhiltzaileak iritsi direnerako barkutik kanpo zeuden zaurituak.
Sutearen arrazoia ezezaguna bada ere, 3. mailakoa izan da eta ertzaintza, hiru suhiltzaile etxe (Kostakoa —Zarautz—, Oriakoa eta Urolakoa) eta anbulantzia bat bertaratu dira ezbeharra gertatu den tokira. Oriako zein Aiako bizilagunei leihoak ixteko gomendioa egin die Segurtasun sailak.

Argazkia: utzitakoa
Gehitu EnpresaBIDEA Google-ren iturri hobetsi gisa doan
Egon zaitez azken berriekin informatuta