• EKONOMIA
  • Tokiko sare autonomoak sortzearen beharraz ohartarazi dute Goienerrek eta Izarkomek

Tokiko sare autonomoak sortzearen beharraz ohartarazi dute Goienerrek eta Izarkomek

'Itzali sistema, piztu alternatibak' izeneko manifestu bateratua sinatu dute bi kooperatibek Bilbon egindako gosarian

    Iker Garaialdek (Izarkom) eta Erika Martinezek (Goiener) sinatu dute manifestua | Argazkia: Goiener
    Iker Garaialdek (Izarkom) eta Erika Martinezek (Goiener) sinatu dute manifestua | Argazkia: Goiener
    2025eko maiatzaren 29a
    Eg. 2025eko maiatzaren 29a

    Dagoeneko hilabete pasa da Iberiar penintsulan itzalaldia jazo zenetik, eta efemeridea baliatu dute Goiener eta Izarkom kooperatibek aste honetan manifestu bateratu bat aurkezteko. Energia berriztagarrien alorrean diharduen kooperatibak eta telekomunikazio operadore kooperatiboak dei egin die Euskal Herriko norbanako nahiz eragileei manifestuarekin bat egiteko.

     

    Erika Martinez Goienerreko lehendakariak eta Iker Garaialde Izarkomek zuzendariak aurkeztu dute Itzali sistema, piztu alternatibak izeneko dokumentua Izarkomen Bilboko egoitzan. Bi ordezkariek, bai energia alorrean, bai telekomunikaziokoetan, azpiegitura zentralizatuak bultzatzea baino, tokiko sare autonomoak sortzearen beharra azpimarratu dute, boterea gutxi batzuen esku gera ez dadin, eta eredu iraunkor, demokratiko eta parte hartzaileagoak sustatzeko. 

    Halaber, agerraldia baliatu dute elkarlanerako bidean urrats berriak emateko. Garaialderen hitzetan, “kooperatibek elkarren beharra dute eraldaketa ekosozialaren bidean” eta aukerak aztertzen ari dira etorkizunean “zerbitzu bateratuak eskaini edo baliabideak elkarbanatzeko”.

     

    Martinezek, bestalde, “bidelagun onak aurkitu eta zaintzeak” duen garrantzia nabarmendu du. Energia eta telekomunikazioen sistema erresilienteago bat eraiki beharraz hitz egin du, eta herritarrei gogorarazi ezinbestekoa dela kontsumo ohiturak aldatzetik hastea.

    Aurkeztukako manifestazioa irakurri eta atxikimendua emateko aukera piztualternatibak.eus webgunean izango da.

    Horrekin batera, Martinezek eta Garaialdek ekainaren 19an bi kooperatibek eskainiko duten hitzaldiaren berri eman dute. Hitzaldia arratsaldeko 18:00etan egingo da Goienerren Bilboko egoitzan.