• EKONOMIA
  • Tubos Reunidos erosteko eskaintzak aurkezteko epea gaur amaituko da

Tubos Reunidos erosteko eskaintzak aurkezteko epea gaur amaituko da

Azken datu ofizialaren arabera, gutxienez 14 interesatu daude enpresa erosteko. Hilaren 15ean administratzaileak deitu ditu langileen ordezkariak eta lehen galbahea igaro duten eskaintzak jakinaraziko dizkie

Tubos Reunidoseko langileak | Argazkia: Europa Press / Endika Portillo
Tubos Reunidoseko langileak | Argazkia: Europa Press / Endika Portillo
2026ko urriaren 7a - 05:30
Eg. 2026ko urriaren 7a - 10:10

Tubos Reunidos enpresa erosteko eskaintzak aurkezteko epearen azken eguna da gaurkoa. Trapagaran eta Amurrion kokatua dagoen enpresa erosteko lehen epea irailaren 14ra artekoa zen, baina luzatu egin zen prozesu honek piztutako interesa dela eta.

 

Eskaintza hauek bi urteeetan jarduera ekonomikoa mantentzen duen konpromezua eduki behar dute. Aurkezten diren eskaintzetatik, bost hautagai aukeratuko dira. Jakin denez, hamalau konpainiak eskatu dute Tubos Reunidosen berri izatea. Hasieran administratzaileak espero zituen baino gehiagok. 

Berria egunkariaren arabera bi euskal konpainiak interesa izan dutela jakin da, zehazki, Sidenor eta Tubacex. Hamalau hautagaietatik zortzi ingurukoak dira, Euskal Herrikoak edo Espainiakoak, eta sei eremu geografiko horretatik kanpokoak.

Jakin denez, eskaintza egin duten enpresek ez dute langileekin hitz egin. Urriaren 15ean lehen galbahea igaro duten eskaintzak zeintzuk diren jakinaraziko zaie langileen ordezkariei.

 

Bestalde, Tubos Reunidosen zuzendaritzak adierazi du, uztaila eta abuztuan eskariak %41 igo direla 2025eko denbora tarte berarekin alderatuz. Kopuru ekonomikoei dagokienez, % 39 igo dira Amurrion eta % 52 Trapagaranen.

Gehitu EnpresaBIDEA Google-ren iturri hobetsi gisa doan  

Egon zaitez azken berriekin informatuta  

 
Aktibatu orain