Turismoaren sektoreak indarra hartu du berriro eta %4,2 hazi da Araba, Bizkaia eta Gipuzkoan pandemia aurreko datuekin alderatuz gero. Hala jakinarazi du Javier Hurtado Turismo sailburuak.
Era berean, nazioarteko turisten kopuruak ere gora egin du, duela hiru urte baino %3,9 turista gehiago etorri baita kanpotik.
Egoera ikusita, “uda honetako aurreikuspenak betetzen” ari direla adierazi du Turismo sailburuak, eta “berri oso ona dela oso gaizki pasa duen sektore batentzat”. Hala ere, ikusi egin beharko da uda amaitu berritan zehazki zein izan den aurtengo udako turismoaren balantzea.
Gehitu EnpresaBIDEA Google-ren iturri hobetsi gisa doan
Egon zaitez azken berriekin informatuta