• EKONOMIA
  • Txekinberri programa abiarazi du Gipuzkoako aldundiak, ekintzaileei laguntzeko

Txekinberri programa abiarazi du Gipuzkoako aldundiak, ekintzaileei laguntzeko

900.000 euroko aurrekontua izango du programak. Ekintzaileei emango zaien laguntza pertsonalizatua nabarmendu du Irune Berasaluze foru bozeramaileak

Irune Berasaluze prentsaurreko batean | Argazkia: GFA
Irune Berasaluze prentsaurreko batean | Argazkia: GFA
2026ko uztailaren 21a - 13:04
Eg. 2026ko uztailaren 21a - 14:25

Gipuzkoako Foru Aldundiak Txekinberri izeneko programa abiarazi berri du, lurraldeko ekintzaileei laguntzeko asmoz. 916.000 euroko aurrekontua izango duen programaren gaineko xehetasunak eskaini ditu gaur Irune Berasaluze foru bozeramaileak: “programa honekin ekintzailetzari ematen diogun babesa sendotu eta indartu egiten dugu. Txekinberri bideragarritasun-plana funtsezko tresna gisa mantentzen du, ekintzaileei beren proiektuak definitzen eta sendotzen laguntzeko, baina, aldi berean, malgutasun handiagoa ematen dio plan hori egiteko prozesuari; izan ere, hemendik aurrera ez dute soilik homologatutako aholkularitza-enpresek egin ahal izango, baizik eta esperientzia egiaztagarria duten beste profesional eta erakunde espezializatu batzuek ere”, azaldu du.

 

Txekinberri aldundiko Ekonomia Sustapeneko eta Proiektu Estrategikoetako departamentuak orain arte garatutako Txekin eta Emekin programen jarraipena izango da, eta hiru jarduera-ildo nagusi izango ditu: bideragarritasun-plana, aholkularitza espezializatua eta enpresa martxan jartzeko laguntza.

Berasaluzek nabarmendu du programaren hobekuntzetako bat ekintzaileei emango zaien laguntza pertsonalizatua dela. “Proiektu bakoitzaren beharretara egokitutako orientazio hurbila eskaini nahi du programa berriak, enpresa sortzeko eta sendotzeko prozesu osoan ekintzaileei lagunduz, beren arrakasta-aukerak handitzeko”.

 

Aholkularitza eta orientazio zerbitzuez gain, programak dirulaguntza zuzenak ere aurreikusten ditu, enpresa-proiektuak abian jartzea errazteko. “Ez dugu negozio-ideia bat diseinatzen eta heltzen laguntzen bakarrik; hura errealitate bihurtzeko beharrezko baliabide ekonomikoak ere eskaintzen ditugu”, gehitu du bozeramaileak.

Gehitu EnpresaBIDEA Google-ren iturri hobetsi gisa doan  

Egon zaitez azken berriekin informatuta  

 
Aktibatu orain