Txikizkako merkataritza %0,9 hazi zen iaz Araban, Bizkaian eta Gipuzkoan

Elikadura dendetako salmentak %1,2 handitu dira

Argazkia: iStock Argazkia: iStock

Eustat estatistika erakundearen arabera, EAEko txikizkako merkataritza salmentak %0,3 handitu ziren 2023ko laugarren hiruhilekoan, 2022ko epe berarekin alderatuta. Elikadura saltokietan %0,9 handitu dira salmentak eta bestelako produktuak saltzen dituztenetan %1,1. Autoen erregaiaren sektoreko salmentak, aldiz, %8,4 apaldu dira 2023ko azken hiru hilabeteetan.

Hala, 2023 urte osoan txikizkako merkataritzaren jarduera %0,9 handitu da, 2022aren aldean. Salmentak %1,2 hazi dira elikadura saltokietan eta %1,4 bestelakoetan. Erregaiaren salmentak, berriz, %3,6 txikiagoak izan dira.

Lurraldeka, Araban uzkurtu egin da txikizkako merkataritza jarduera 2023an, %1,3 murriztu baitira salmentak. Bizkaian (%2) eta Gipuzkoan (%0,2) gora egin dute salmentek. 2023ko azken hiruhilekoa soilik kontuan harturik, %0,6 eta %0,2 igo dira salmentak Gipuzkoan eta Bizkaian hurrenez hurren, eta %0,1 txikitu Araban.

Gaurko nabarmenduak
irakurrienaK