
Hego Euskal Herriko txikizkako merkataritzaren sektorean igo egin da salmenta kopurua eta enplegu tasa, bai urte artean, baita aurreko hilabetearen aldean ere. Izan ere, honakoak dira ekainean INE estatistika erakundeak jasotako datuak: EAEn salmentak %6,4 igo dira urtebetean, eta Nafarroan %4,6. 2025eko lehen seihilekoa aurreko urteko epe berarekin alderatuta ere, salmentak %5,1 eta %2,5 hazi dira, hurrenez hurren, EAEn eta Nafarroan.
Enpleguari dagokionez, aurreko urteko ekainean baino %0,7 altuagoa da indizea EAEn, eta %3,5 altuagoa Nafarroaren kasuan. Lehen seihilekoan ere %0,7 igo da zenbatekoa EAEn eta %2,7 Nafarroan. 2025eko maiatzaren aldean ere joera berbera izan da: enplegu tasa %1,5 handitu da EAEn eta %1,6 Nafarroan.